Parte hartzeko, sortu edo sartu zure "pasaporte osasungarrian" eta hasi hilabete honetako erronkan jolasten.
Alde batetik, EROSKI FUNDAZIOAk, IFK G-48921944 duenak eta San Agustin Auzoan zk.g, Elorrio (Bizkaia) helbidea duenak, eta, bestetik, AUZOLAGUN S. KOOP.-ek, Uribarri Etorbidea, 35, Arrasate (Gipuzkoa) helbidea duenak eta F-20032553 IFK duenak, ‘Pasaporte Osasungarria’ izeneko lehiaketa iragartzen dute, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Oinarri hauen arabera gauzatuko da.
EROSKI Fundazioak duen Elikadurari eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programaren barruan (Energia Hazteko,http://energiaparacrecer.escueladealimentacion.es/) eta AUZOLAGUNek arlo berean duen Heziketa programaren barruan, ekintza-sorta bat jarriko da abian, elikadura osasungarria eta osasunerako onak diren bizitza-ohiturak sustatzeko.
Lehiaketa honetan, haurrek elikadura osasungarriarekin edo ariketa fisikoarekin lotuta dagoen jarduera bat egin beharko dute. Eskulanak edo jarduerak egin beharko dituzte eta irudi batean edo dokumentu batean bildu. Material hori www.pasaportesaludable.com webgunean zintzilikatuko dute eta hantxe eskuratuko dute beren pasaportea.
Parte hartzaile guztien artean, epaimahai batek aukeratuko ditu irabazleak jarduera bakoitzean. Honako hauek izango dira epaimahaikideak: Eduardo Cifrián, Eroski Fundazioko Elikadura Eskolako Arduraduna, Villa McLuhan Comunicación-eko Ainhoa Antúnez eta Bikuma Global Services-eko Eriz García.
Lehiaketa honek honako hau du helburu: haurrak, haien gurasoak eta ikastetxeak dieta orekatu eta osasungarriari buruz kontzientziatzea eta epaimahaiak aukeratutako lehiakideen ariketak saritzea.
Lehiaketan parte hartzeko beren ikasleen izenak aurkezten dituzten ikastetxeak ere sarituko dira baldin eta beren ikasleek saria irabazten badute.
Sustapena 2018ko otsailaren 15ean hasi eta 2018ko maiatzaren 31n bukatuko da.
Jarduerak une horretatik aurrera igo ahal izango dira web-plataformara eta jarduera martxan dagoen bitartean aldatu ahal izango dira.
Epaimahaiak 4 irabazle izendatuko ditu jarduera bakoitzaren bukaeran, eta webgunean argitaratuko da horien zerrenda.
Lehiaketa honetan partea hartzea doakoa izango da; hala, parte hartu ahal izateko ez da inolako produkturik erosi beharko, ezta inolako diru-kopururik ordaindu beharko ere lehiaketa honi dagozkion sariak eskuratzeko.
Saria ez da hilabete batetik bestera aldatuko; jarduera bakoitzerako, beti bera izango da; eta taldean banatuko da erronka guztiak bukatu eta gero.
2018ko ikasturteko sariak
a. Basque Culinary Center-ek emandako ikastaroa; Donostiako egoitzan ekainaren 16an, larunbatarekin. Lau irabazleek (erronka bakoitzetik bat) menu orekatu bat egingo dute, lehen plateraz, bigarren plateraz eta postreaz osatua. Gurasoek edo haurrekin joan direnek (haur bakoitzarekin 2) chef txikiek prestatutako otordua dastatu ahal izango dute.
Irabazleak ordainduko ditu Basque Culinary Center-era joateko gastuak; EROSKI Fundazioak eta AUZOLAGUNek ez dituzte gastu horiek beren gain hartuko.
Lurralde nazionaleko Lehen Hezkuntzako edozein ikastetxetako haur guztiek har dezakete parte, baldin eta beren gurasoen, legezko tutoreen edo irakasle/jantokiko arduradunen berariazko baimena badute. Formularioa betetzean, lege-oinarriak onartzen dituzte eta baimena ematen dute beren seme-alaben edo beren tutoretzapean dauden haurren lanak argitaratzeko. Halaber, Basque Culinary Center-eko lantegira lagundu beharko diete.
Lehiaketan parte hartze hutsak oinarri hauek ezagutzea eta erabat onartzea dakar; eta, beraz, horregatik ezin izango dira aurkaratu marrazkiak formalki aurkeztu eta gero.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da adingabekoaren gurasoen, legezko tutoreen, irakasleen edo jantokiko arduradunen baimena izatea. Horretarako, datuak babesteko politika onartu beharko da adingabearen pasaporte pertsonala sortu baino lehen.
EROSKIk eta AUZOLAGUNek eskubidea dute oinarri hauek betetzen ez dituzten edo moralaren eta ordena publikoaren kontrakoak diren lanak alde batera utzi eta lehiaketatik kanpoan uzteko. Antolatzaileen erabakiak apelaezinak dira, eta parte-hartzaile guztiek bete beharko dituzte. Beraz, parte-hartzaile guztiek uko egiten diote saria emateko hartzen den erabakiaren kontra inpugnazioak egiteari.
Diseinuen kalitatea edo kopurua ez bada beharrezkotzat jotzen dena, lehiaketan saririk ez ematea erabakitzeko eskubidea dute antolatzaileek.
1.- Parte hartzaileek www.pasaportesaludable.com
webgunean eman ahal izango dute izena, beren gurasoen, legezko tutoreen, irakasleen edo jantokiko arduradunen bidez, eta hara bidaliko dituzte beren sormen-lanak.Webgunean, izena emateko atal bat izango da eta formularioan agertzen diren eremu guztiak bete beharko dira.
Pasaportea sortzean, parte-hartzailearen datuak idatziko dira.
Proiektuaren jarduerak egiteko, honako hau eskatuko zaie erabiltzaileei:
Irudi digitala igotzea, JPG, GIF eta PNG formatuetan eta, gehienez ere, 3 megako pisuarekin.
2.- Lehiakide bakoitzak sormen-lan bat zintzilikatu dezake hilabete eta jarduera bakoitzean. Eta behar adina aldiz aldatu ahal izango du.
3.- Diseinuek originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Ezin dira aurkeztu lehenago beste lehiaketa batean aurkeztutako lanak ezta beste artista batzuen lanaren kopia edo plagioak (osorik edo zati bat) direnak ere.
4.- Lanak bidaltzeko epea bukatutakoan, epaimahaiak bozkatzeko fasea abiatuko da eta hor aukeratuko dira irabazleak.
Irabazleen zerrenda webgunean argitaratuko da epaimahaiaren bozketaren ondoren. Gurasoekin, legezko tutoreekin, irakasleekin edo jantokiko arduradunekin jarriko dira harremanetan, haurrak saria irabazi duela jakinarazteko.
Sormen-lanei saria emateko honako irizpide hauek hartuko dira aintzat: originaltasuna, estetika eta programatutako jarduerarekin duen lotura maila.
5.- Irabazten duen lana ikastetxe bateko irakasle baten bidez izena eman duen haur batena bada, ikastetxeak 500€-ko txekea jasoko du.
Antolatzaileak, gehienez ere, sustapen hau bukatu eta hilabeteko epean jarriko dira harremanetan lehiaketaren irabazleekin, dagozkien sarien berri emateko. Basque Culinary Center-en egin beharreko lantegia 2018ko ekainaren 16an izango da.
Ikastetxeak sari ekonomikoa biltzen duen txekea irabazten badu, mezulari baten bidez jasoko du ikastetxearen izenean.
Parte-hartzaileek lehiaketa honetan parte hartzeko egindako testuen, diseinuen, irudien eta materialen gaineko ustiapen-eskubide guztiak lagatzen dizkiete enpresa antolatzaileei, haiei bakarrik eta dohainik, erabil, erreproduzi, heda, publikoki komunika eta edozein euskarritan jar ditzaten, baina beti adieraziko da egilearen izena. Egileek lana zatika erabiltzeko baimena ere ematen dute, erabilerak hala eskatzen badu.
Parte-hartzaileek baimena ematen diete enpresa antolatzaileei beren izen-abizenak eta beste datu batzuk, eta beren irudia erreproduzitu eta erabiltzeko lehiaketarekin lotutako edozein publizitate- eta sustapen-jardueratan edozein euskarritan, eta horiek erabiltzeagatik ez dute inolako diru-saririk edo etekinik jasoko, irabazitako sariarengatik emandakoa izan ezik.
Haurrez gain, lehiaketan izena eman duten adingabeen irakasleak, gurasoak eta legezko tutoreak ere parte-hartzailetzat hartzen dira.
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, lehiakideen datu pertsonalak EROSKIren fitxategi batean sartuko dira eta publizitate- eta merkataritza-helburuarekin erabili ahal izango dituzte bai EROSKIk, bai bere taldeko beste edozein enpresak, eta parte-hartzaileek baimena ematen dute modu horretan erabiltzeko. “EROSKI S. KOOP.” da fitxategi horren arduraduna; beraz, sartzeko, aldatzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erakunde horren aurrean gauzatu ahal izango dira, eta, horretarako, lehen oinarrian adierazitako helbidera jo beharko da.
Enpresa antolatzaileek eskubidea dute edozein unetan lehiaketa honen oinarriak interpretatu eta aldatzeko, baita bertan behera edo eraginik gabe uzteko ere, baldin eta horretarako kausa justifikatuak badaude. Edozein moduz, konpromisoa hartzen dute lehiakideei aldatutako oinarrien berri emateko, eta, hala badagokio, beren webgunearen bidez lehiaketa bertan behera behar gelditu dela jakinarazteko.
Enpresa antolatzaileak salbuetsita daude parte-hartzaileek jasandako edozein kalte-galerarengatik, baldin eta webguneko konexioa eta lehiaketaren martxa normala eragotz ditzaketen matxuren, gainkargen, linea-etenaldien edo gisa bereko gertaeren ondorioz sortu eta antolatzaileen kontroletik kanpo gertatu badira.
Oinarri hauek interpretatzean edo aplikatzean sor daitekeen edozein auzi ebazteko, EROSKIk, AUZOLAGUNek eta parte-hartzaileek espresuki onartzen dituzte Madril hiriaren epaitegi eta auzitegien jurisdikzio eta eskumena eta egoki lekiekeen beste edozein eskumeni egiten diote uko.
Zure gurasoek edo tutoreek baino ezin dute sortu kontu bat, parte hartzeko pasaportea lortzeko.
Guraso edo tutore bat berak pasaporte desberdinak sortu ditzake partaide desberdinentzat (familia edo ikastetxe berekoak).