Abentura osasungarriak

Lehen Hezkuntzako haurrak hilero proposatzen ditugun abenturetan parte hartzera animatzen ditugu. Proiektu honen bidez ikasleak hezi nahi ditugu jarduera sortzaileei eta dibertigarriei esker; jarduera guztiak elikadura osasungarriaren eta ariketa fisikoaren ingurukoak izango dira.

Ezagutu eta parte hartu, sari ikusgarriak irabazi ditzakezu hilero!

cartel escribir receta
2018ko Maiatza

Errezeta osasungarria

Anima zaitez elikagai berriren bat probatu eta errezeta txiki bat idaztera

Zenbat aldiz ez ote dugu esaten gustatzen ez zaigula probatu ere egin ez dugun zerbait?  Fruta eta barazkien mundua oso askotarikoa da, eta zapore, testura eta aroma zoragarriak aurki ditzakegu haietan.   Ausartentzako moduko erronka bat proposatzen dizugu: probatu inoiz jan ez duzun elikagai osasungarriren bat eta egin errezeta bat harekin. Idatzi, jarri eta apaindu kartoi-mehe batean, egin argazkia eta partekatu pasaporte osasungarriaren webgunean, eta partaide bilakatuko zara erronka berrian. 

Saria: Ikastaroa BBCn + liburua + mantala + 500 €
Cartel cocina creativa
2018ko Apirila

Sormenezko Sukaldaritza

Sortu zure paisaia, animalia edo pertsonaia gustukoena elikagai osasungarrien bidez.

Sukaldari handiek irudimena askatu egiten dute plater originalenak sortu ahal izateko. Aukeratu zure gustuko paisaia, animalia edo pertsonaiaren bat, eta osa ezazu elikagai osasungarriak erabiliz. Bukatzen duzunean, egin argazki bat, partekatu pasaporte osasungarriaren webgunean, eta partaide bilakatuko zara erronka berrian.

Saria: Ikastaroa BBCn + liburua + mantala + 500 €
2017ko Apirila / Maiatza

Loretako horma-irudi bat

Lorez egindako horma-irudia

Loreen hilabetea da maiatza. Lorez josita dago dena, eta usain zoragarria dute. Badakizu badagoela modu bat loreak betiko gordetzeko? Hartu mendian gehien gustatzen zaizkizun lore txikiak, lehor itzazu egun batzuez liburu potolo batean, eta gero egin ezazu konposizio polit bat paper zuri batean itsatsiz. Igo argazki bat zure sormen-lana erakusteko.

Saria: Bodyboard tabla + liburua + mantala
Febrero / Marzo 2017
2017ko Otsaila / Martxoa

Zure kirol gogokoena

Bideoa kirola egiten

Beti da ona mugitzea eta kirola edo jarduera erakargarriak egitea. Zer entretenimendu dituzun jakin nahi dugu hilabete hauetan. Zer joko edo kiroletan aritzen zara? Urtaro egokia iritsi arte itxaron behar izaten dugu kirol batzuetan aritzeko, baina erakutsiko al diguzu nola aritzen zaren zure kirol gogokoenean? Igo bideo bat erakusteko nola aritzen zaren zure jarduera gogokoenean, bakarrik, lagunekin edo familiarekin; eta esaguzu zergatik gustatzen zaizun hainbeste.

Saria: Zuku-makina eta txigorgailua + liburua + mantala
2017ko Abendua / Urtarrila

Elikagaiz egindako panpinak

Elikagaiz egindako panpinen argazkia

Bada behar bezala elikatzeko eta aldi berean primeran pasatzeko modu bat, honako hau: sukaldaritzan gozatzea. Sukaldari handiak modu horretan hasten dira beren lanbidea maitatzen. Oraingo honetan panpina bat egitea nahi dugu, betiere eskura dituzun eta zikintzen ez duten elikagaiak erabiliz. Eratu figurak, egin iezaiezu argazki bat eta igo sarera zure artelanaren irudia.

Saria: Sukaldaritza-kita + liburua + mantala
2016ko Urria / Azaroa

Aire zabaleko irteera

Udazkeneko ateraldi batean egindako argazkia

Urriak eta azaroak ematen diote hasiera udazkenari. Urtaro horretan, zuhaitzetako hostoak kolorez aldatu eta erortzen hasten dira. Gainera, fruitu asko sortzen dira sasoi horretan: gaztainak, hurrak, intxaurrak... Zergatik ez zara aukeraz baliatzen mendian paisaia paregabeak ikusteko? Proposatu zure familiari txango bat egitea eta bidal iezaguzu udazken giroko argazkirik dibertigarriena. Bota airera hostoak, bildu fruituak, egin piknik bat... bururatzen zaizuna! Baina guri erakutsi, eta zure pasaportearen lehen erronka gaindituko duzu.

Saria: Bizikleta + liburua + mantala